Zabalekorekin elkartasuna

  • 2021/05/31 |
Eskola Kontseiluaren adierazpena Zabalekoari buruz.

Zaraobeko BHIren Eskola Kontseiluaren adierazpena, azken asteko albisteen aurrean, Zabaleko eskola balizko desagertzearen inguruan.

Zaraobe BHIk, Amurrioko eta Aiaraldeko ikastetxe bezala, Zabaleko eskolako komunitateari elkartasuna adierazten dio, eta bere entitate propioa mantendu dezala aldarrikatzen du. Zaraobe BHIk oso estimu handitan du eskola hau, are gehiago bertako ikasleak hartu ohi ditugulako lehen hezkuntzako etapa amaitzean.

Horregatik, Hezkuntza Sailari eskatzen diogu erabakiak har ditzan beti ere Amurrioko herriaren eta San Jose auzoko komunitatearen onurarako; bai eta euskal eskola publiko, kalitatezko eta pluralaren aldeko apustu egiten duten eta egiten jarraitu nahi duten guztien hobe beharrez.

Ikusi pdfa