Euskal astea

  • 2021/05/25 |
Zaraobeko euskal astea ospatu dugu.

Amurrioko herria Euskal astean murgildu zen maiatzaren 17tik 23ra bitartean eta Zaraobeko institutua ere ez zen atzera gelditu, euskara bultzatzeko ekintza desberdinak aurrera eramanez. 

Maiatzaren 17an institutu barruan dagoen horma zaharkitu baten atonketarekin hasi genuen astea, Fillinculture-en eskutik izugarrizko mural bat eginez. Asteko egun ezberdinetan etorri ziren murala egitera eta DBH 3ko ikasleek hartu zuten parte bertan, plastikako klaseetan egin zuten bozetu bat muralean integratuz.

Maiatzaren 18an Elena Cavalleroren bisita izan genuen, RAP munduan La Basu bezala ezaguna den musikaria dugu bera. DBH 1eko ikasleak 2 taldetan banatu ziren eta La Basuren laguntzarekin Euskal Rap-a erabiliz, kantu ezberdinak egin zituzten.

Maiatzaren 20an Mihiluze txapelketa egin zen, non ikasleak 4 talde ezberdinetan banatu eta elkarren aurka parte hartu zuten. Euskal herria eta Euskal kulturari buruzko galderak erantzutea zen beraien eginbeharra eta jokoaren bitartez, algara artean, makina bat gauza ikastea lortu zuten.

Asteari bukaera emateko, maiatzaren 21ean Txalaparta ikastaro bat egin zen institutuko sarreran eta aintzina Euskal herrian horren ezaguna zen instrumentu honen soinua berriz entzuteko aukera izan genuen Aiaraldean.

Honez gain, tutoretza eta Euskarako klaseetan filmak eta jolas interaktiboak egin zituzten, beti ere Euskara hartuta bidelagun.   

Horrela jarrai dezagun, Euskara zainduz eta gure kultura babestuz!

Ikusi hemen bideoak:

- Mihiluze

- Murala

- Txalaparta

- Txalaparta 2

- Txalaparta 3

- Txalaparta 4

- Txalaparta 5

- Txalaparta 6

- Rap tailerra