First Lego League Euskadi

  • 2021/05/10 |
Zaraobekoak First Lego League Euskadiren finalean.

Maiatzaren 8an, 12. First Lego League Euskadi-ren finala ospatu zen. 45 taldek beren proiektu zientifiko-teknologikoak aurkeztu zituzten Bilboko, Donostiako eta Arrasateko egoitzetan, erronkari erantzuteko. 

FIRST LEGO League Euskadi nazioarteko hezkuntza programa bat da, non urtero mundu osoko 110 herrialdetako 6 eta 16 urte bitarteko 560.000 eskola-ume baino gehiagok parte hartzen duten, gazteek zientzia eta teknologiarekiko duten interesa piztu nahi duena.

 

Aurten, Zaraoberen presentzia nabaritu da: Industria Teknologia I-eko lau ikaslek eta irakasleak (Ayae, Iraia, Eneko, Igor eta Maite) Bilboko boluntario-taldean parte hartu dute, ARBITRO eta TIMEKEEPER lanak burutuz. Roboten jolasa kontrolatzea eta partiden denbora neurtzea izan da beraien ardura. Profesionaltasuna eta konpromisoa erakutsi dute, STEAM arloak bultzatu eta FLL balioak transmititu. Zalantzarik gabe, esperientzia oso positiboa izan da!