ONGI ETORRI MARIAKA!

  • 2021/04/23 |

Mariaka proiektu interdisziplinarra martxan dago!

Badira hilabete batzuk gure institutua diziplina arteko proiektu batean murgildu dela. Honi buruzko informazioa helarazteko momentua heldu da.

Gure proiektuaren izena Mariaka da. Izena ezaguna egiten al zaizue?

 

Proiektu honen oinarria MARIAKA INDARTSUAREN kondaira da eta istorio honen bidez, Amurriok eta Aiaraldeak eskaintzen duen ondare kultural eta naturala ezagutarazi eta balioetsi nahi da. Gainera, inguruko ikastetxeekin elkarlana eta lankidetza sustatu nahi duen proiektua da ere. 

 

DBH 1. eta 2. mailara zuzendua dago proiektua batez ere eta ikasgai asko dira zurrunbilo honen baitan murgildu direnak: Euskera, plastika, teknologia, musika, historia, heziketa fisikoa, gaztelania,... Gutxi balitz Osagarri taldearekin ere elkarlanean arituko gara.

 

Egitasmo honen berri izan nahi duenak Instagram helbide hau zabaldu dugu.

 

Aupa Mariaka!