Argazki lehiaketako finalistak

  • 2021/04/15 |

Zaraobeko Geografia eta Historiako I Argazki lehiaketako finalistak.

Berandu baina baditugu jada Zaraobeko Geografia eta Historiako I Argazki lehiaketako finalistak. Ezer baino lehen, eta epez kanpo gaudela ohartuta, barkamena eskatu nahi dizuegu parte hartu duzuen guztioi. Lehen aldia izan da eta denbora ez dugu ondo kalkulatu. Hurrengorako ikasi dugu jada!

 

Horrez gain, zuen parte hartzea ere eskertu nahiko genuke. 100 argazkitik gora jaso ditugu eta harritu ere egin gara argazkiek eta testuek eskainitako kalitatearekin. Aupa zuek!

 

Eta orain bai; orain zuen txanda heldu da. Eman ezazue botua eta aukeratu ezazue kategoria bakoitzerako argazkirik gogokoena. Botu emateko epea apirilaren 25, igandea, amaituko da.

 

Milesker guztioi.

 

Geografia eta Historia mintegia.

 

Esteka:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfKWJs6-OJ0ZW4hFUeeV-SPq6i9yo_sSdMf9lj_KTnYQacqtA/viewform?usp=sf_link