Greba. Azaroaren 15a
- 2020/09/14 |
Bihar hilak 15, hezkuntzako kolektiboetako kideak (garraioa, jantokiak, ikasleak, irakasleak eta irakasle ez direnak) deituta daude grebara, sindikatu gehienek konbokatuta, itzulera seguru eta adostua aldarrikatzeko.
Kontuan hartuta zer baldintzatan gauden, eta ez dakigula deialdi honek zer eragin izango duen gure ikastetxeko irakasleen eta irakasle ez diren langileen artean.
Kontuan hartuta Hezkuntza Sailak ezarritako zerbitzu minimoak hauexek direla:
Zuzendaritzako kide bat.
Atezain bat.
Covid arduraduna.
DBHko irakasle bat
Batxillerreko irakasle bat.
Lanbide Heziketako irakasle bat
Jakinarazi behar dizuegu zuzendaritza honek ezin duela institutuaren ohiko jarduera bermatu, bihar, hilak 15. Halaber zailtasunak aurreikusten ditugu COVID19a gelditzeko kontingentzia planak eskatzen dituen segurtasun-neurriak bermatzeko.
Egoera honetan, familien esku uzten dugu beren seme-alabak bihar ikastetxera joateko erabakia.