DBHKO 1. MAILAKO ETA 2. MAILAKO IKASLEENTZAKO IKASMATERIALEN PROGRAMA

(LEHENAGOKO TESTULIBURUEN KUDEAKETA SOLIDARIOA)

 

Testuliburuen eta Curriculum-materialen Kudeaketa Solidarioa egiteko programari egokituriko liburuak Zaraobe ikastetxearenak dira, eta ikasleek mailegu moduan izango dituzte ikasturtean zehar. Programa honetan parte hartzeko DBHko 1. mailako ikasle bakoitzak 41€ sartuko ditu ondoan zehazten den ikastetxearen kontu-korrontean (KUTXABANK ES95 / 2095 / 0611 / 01 / 1090952895), eta DBHko 2. mailakoek 45€; ordainketa egiterakoan dagokion ikaslearen izena eta bi abizenak zehaztuko dira. Kurtso hasieran ordainketaren frogagiria tutoreari emango zaio.

 

Liburuak itsasgarria ez den plastiko batez forratzearen ardura hartuko du ikasle bakoitzak.Ikasle bakoitzari egokituko zaion liburu sortak liburu berriak zein erabiliak eduki ahal ditu.

 

Ikasturtearen amaieran testu liburuak egoera onean bueltatuko dira beraien berrerabilpenerako. Ezer idatzi edo marraztu gabe itzuliko dira.

Libururen bat galduz gero edota ikastetxeko batzordeak liburuaren egoerari oniritzia ez emanda, liburu berriaren prezioa ordainduko da; bestela, hurrengo ikasturtean ikaslea programatik kanpo geratuko litzateke.

 

Bestalde, DBHko 1.  eta 2.  mailako ingelerako liburuetako bana (New English In Use Workbook Basque) ez da sartzen Liburu Solidario Programan; beraz, norberak eskuratu beharko du.