HAUSPOA
Hauspoa proiektuaren barruan, Zaraobe Institutuak irakasgai guztiak eta legez ezarritako ordu guztiak goizez eskainiko ditu; arratsaldez, berriz, astelehen, astearte eta asteazkenetan ikasleek 15:10etik 16:20ra izango dute Institutuan lan egiteko aukera, eta ikastetxeak duen azpiegitura guztia izango dute horretarako.
Era berean, laguntza indibidualizatuak ezarriko dira hainbat irakasgaitan, eta sormen-tailerretan lan egiteko aukera emango da.
Honako hauek dira lortu nahi diren helburu nagusiak:
Proiektu honek ikastetxeko jardunean bi jarduera mota desberdintzen ditu: alde batetik, ordu lektiboak (goizez), derrigorrezkoa ikasleentzat, eta bestetik ez-lektiboak (Hauspoa), doakoak, borondatezkoak baina bertaratze konpromisoarekin. (Batzuk urritik-maiatzera artekoak, beste batzuk hiruhilekoak).
Ordutegia ez lektiboa- HAUSPOA
Kontaktua: hauspoa@zaraobe.net
|