KALITATE POLITIKA
Zaraobe Institutuak etengabeko hobekuntzan eta kalitate kudeaketa ereduan oinarritutako politika eta estrategia garatzen du.
Kalitate politikarekiko konpromisoak organizazio osoari eragiten dio, talde interesatuen beharrak eta espektatibak, arrisku zein aukeren kudeaketa, arauzko eta legezko betekizunak, eta sistemaren etengabeko hobekuntzarako konpromisoa bete daitezen bermatzeko. Organizazioko pertsona guztiok etengabeko hobekuntza eta kalitate politikaren garapenean aktiboki parte hartzeko erantzukizuna onartzen dugu. Kalitatepean oinarritutako kudeaketa sistema bermatzeko, ondoko proiektuak garatzen ditugu: Heziketa Zikloetan eta katalogo modularreko ikastaroetan (Hobetuz), UNE-EN ISO 9001:2015ren araberako kalitate sistemaren ezarpena eta garapena Prozesu bidezko kudeaketa (PBK) HOBBIDEren araberako aldizkako auto-ebaluazioak Hobekuntza taldeetan parte hartzea Kudeaketa sistema hau praktikoa, arina eta eraginkorra izan dadin, dokumentazioa eta prozedurak aldikako berrikusiko ditugu behar berrietara egokitzeko. Halaber, kalitate politika Urteko Planean zabalarazten dugu 8 kudeaketa prozesuen bitartez, eta bakoitzak hainbat helburu estrategiko ditu. PROZESUAK ESTRATEGIA EKONOMIA PERTSONAK BALIABIDEAK MERKATUA IKASGELA ENLEGUA PROZESUEN EGITURA HELBURU ESTRATEGIKOAK Hezkuntza erreferentea Eragile aktiboa eskualdearen garapenean Euskalduna eta euskararen normalizazioan eragilea Ekonomikoki bideragarria Abangoardia Kudeaketan partaide Konpetenteak IKT horniketan lehiakorrak Zentro jasangarria Ikastetxe segurua eta osasuntsua Hezkuntza eskaintza mantendu, zabaldu eta egokitu Emaitza akademikoak hobetu zeharkako konpetentziak ardatza izanik Ikaskuntzan lagungarria den elkarbizitza baldintza egokiak lortu Enplegurako prestakuntza arloan eskaintza mantendu, hobetu edo egokitu Lan mundurako sarreran eraginkorrak izan Helburu estrategiko hauek, SMART izeneko helburuetan mugatzen dira: zehatzak, neurgarriak, lorgarriak, errealak eta denboran mugatuak. Aldi berean, helburu hauek lortu ahal izateko, smart helburuak dituzten ekintzak edota arrakastarako faktoreak definitu ditugu. Urteko Planeko zabaltzean ere, noiz eta zein den neurtzeko prozesu arduraduna agertzen da. Helburu eta ekintza guzti hauen betetze maila, kalitate sistemaren urteko errebisioaren txostenean jasotzen da.
Zaraobe BHI, SAREKA proiektuaren barruko AB sarean kalitate prozesuan 1999. urtean hasi zen. Honen helburua Heziketa Zikloetan ISO 9002:1994 agiria lortzea izan zen.
2003/2004ko ikasturtean, 2003ko irailean, ISO 9001:2000 araudi berriari egokitu gintzaizkion Etengabeko Formakuntza gehituz.
2006/2007ko ikasturtean, bi urte luzeko lanaren ondoren, 2006ko azaroan, Zilarrezko Qa lortu genuen EFQM ereduaren arabera.
Epe laburreko erronkak:
Lanbide Heziketako Sailburuordetzak eta Lanbide Heziketako Kalitate eta Gaitasuna Ebaluatzeko Agentziak bultzatzen dituzten lan sareetan parte hartzea: HOBBIDE eta prozesu bidezko ISO.
Hobbide, EFQMn oinarritutako autoebaluazio eta kudeaketa eredua da. Honek autoebaluazio eta hobekuntza prozesuetan lagunduko digu, baita ikastetxearen eta sistemaren helburuak bateratzean ere.
Prozesu bidezko ISO, gaur egun daukagun ISOa baino sinpleagoa da, prozesuetan oinarrituta dago eta Hobbiderekin bat dator.